Aukera ezberdinak aztertu ondoren, saunak eta hidromasajea dauden gunearen ondoko dutxak baliatzea erabaki zuen Getariako Udalak aldagelak egiteko. Hala, itxi egin dute gunea, eta armairuak nahiz bainugela ezarri. Partidarik ez dagoenean, berriz, saunan dabilen jendeak izango du aldagela horietarako sarbidea.
Ekaitz Esteban Kirol zinegotziak jakinarazi duenez, Art enpresak egin du lana, etea 19.000 euro pasatxokoa izan da inbertsioa.