Irailak 6 ditu gaur, Elkano Eguna da, eta jai egun ofiziala Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Gaur 500 urte dira Joan Sebastian Elkano Getariako marinelak munduari lehenbiziko buelta eman ziola, eta Elkanoren Lehorreratzea antzeztuko dute 17:00etan hasita.
Egun berezi hau dela eta, Katrapuna kantinak jakinarazi du ogitarteko solidarioak eskainiko dituela. Hala, ogitarteko bakoitzeko %20 Itsas Salbamendu Humanitario elkarteari emango dio.
Zerbitzua eguerdian nahiz iluntzean eskainiko dute, 12:30etik 16:30era eta 19:30etik 21:30era.