Getariarrak, Esperantzarekin bat Kontxako sailkapen estropadaren aurretik

Mireia Galarza Bastida 2022ko abuztuaren 30a

Gaur egin dute Getariako arraunlariek beraien azken entrenamendua Kontxako Banderako sailkapen estropadaren aurretik. Eta ez da nolanahiko azken entrenamendua izan. Izan ere, hainbat herritarren babesa jaso dute gaurkoan Esperantzako mutilek, Getariako Udalaren deialdiarekin bat eginez. Urteak dira Getariak ez duela Kontxako Banderan lehiatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide