Gastronomiak izan du lekua Getarian ospatutako Salbatore jaietan. Ostegunean, Gazte Egunean, paella lehiaketa izan zuten, eta atzo bertan gaztetxoei zuzendutako patata tortila lehiaketa. Gaur, berriz, marmitako lehiaketa izan dute. Atuna, patatak, piperra, ura, gatza, olioa... Lehiaketan parte hartu duten 28 sukaldariek erabaki dute zer osagai gehiago jarri lapikoan, eta osagai bakoitza zer unetan eta zenbat denboran jarri sutan ahalik eta jaki hobeagoa prestatzeko.
Epaimahaiaren ordua izan zen jarraian. Mireia Arangurenek, Juxto Silbetik, Fermin Mendizabalek eta Ixabel Etxeberriak osatutako epaimahaiaren arabera, Ander Subijana eta Amaia Alberdik prestatutako gisatua izan zen XXIV. Marmitako lehiaketara aurkeztutako onena. Bigarren saria Nerea Urresti eta Juan Angel Ruizentzako izan zen, eta hirugarrena Josu Ezenarro eta Ibon Zubizarretat.