Emakume bat artatu dute ziztadagatik bart Getarian

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 8a

23:20 aldera eman zuen ziztada jaso izanaren abisua emakumeak, eta Donostiako ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak hedabide honi baieztatu dionez, emakume bat artatu zuten atzo gauean Getarian, jai-giroan zebilela ziztada sentitu zuelako. 23:20 inguruan pasatu zuen abisua emakumeak, eta, protokoloari jarraituz, Donostiako ospitalera eraman zuten artatutako pertsona. Momentuz, ez dute gertakariaren inguruko salaketarik jarri. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide