Getariako estropadak argazkitan

Arnaitz Rubio Aprea 2022ko abuztuaren 7a

Arraun ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan dute zaleek Getarian. Hala, estropada barrutik ikusteko argazki bilduma osatu du Urola Kostako Hitzak.

Eguraldia lagun, arraun hitzordu ikusgarria izan da gaur Getarian, Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldian. Orio Orialkik eta Urdaibaik irabazi dituzte banderak, baina emozioz beteriko norgehiagokak iizan dira. Hemen estropada barrutik ikusteko argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide