Pilotazale andana erakarri du XXIV. Salbatore txapelketako finalak

Mikel Eizagirre 2022ko abuztuaren 7a

Kadeteen, jubenilen eta 23 urtez azpikoen binakako partidak jokatu ziren Salbatore festetako larunbatean.

Atzo, abuztuak 6, XXIV. Salbatore txapelketaren finala jokatu zen Getariako frontoian. Beroak bero, hiru kategoriatako pilotariak jo eta su aritu ziren, ikusleen begiradapean.

Kadeteen mailan, Uriarte eta Calvo 22-8 gailendu zitzaizkien Galartza eta Egañari. Jubeniletan, aldiz, Mikelarena-Agesta bikotea estuago ibili zen Illarregi eta Garaño menperatzeko, 22-21eko emaitzarekin. 23 urtez azpikoetan Etxaniz eta Eskuza izan ziren garaile, Oskoz eta Agirre 11 tantotan utzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide