Getariako Arraun Elkarteko kideek herritarren beroa sentitu dute estropadaren aurretik. Ehunka getariarrek harrera egin diete Arranplan, herriko plazatik jaitsi den kalejira eta gero. "Ilusioz eta esker oneko" daude bertakoak, herriko trainerua egiten ari den denboraldiagatik eta estropadak etxean jokatzeagatik.
Argazkiak: Mikel Eizagirre eta Maialen Etxaniz