Aurreikuspenak betetzen badira, behintzat, maila handiko pilota partida ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, uztailaren 29an, Getarian, Sahatsaga kiroldegiko frontoian. Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a alde batean, Altuna III.a eta Imaz bestean. Pilotazaleen gozamenerako hitzordua, zalantzarik gabe.
Aurretik, jaialdiari hasiera emanaz, Egiruren V.a-Erostarbe eta Salaberria-Bikuña bikoteen arteko neurketa izango da. Getariako esku pilota jaialdia 22:00etan hasiko da.
Pilota partida hauetarako sarrerak aurrez salgai daude. Ostiral eguerdira arte turismo bulegoan izango dira salgai, eta partidak hasi aurretik Sahatsagako leihatilan. Online erosteko aukera ere izango da www.entradasfronton.com webgunean.