14 urte puska! lelopean, Getariako Gazte Asanbladaren urteurrena ospatzen ari dira egun osoa.Eguerdian ekin diote ospakizunari herrian barna egin duten ginkana batekin, eta ondoren herri bakarria izan dute. Arratsaldean, Joseto ta Alayak elektrotxarangarekin ibili dira kalez kale, eta eguna borobiltzeko, jaialdia izango dute herriko frontoian. 22:00etatik aurrera, Bad Sound System, GZR eta TOC taldeen kontzertuak izango dituzte, eta horien ondoren, DJ Paduren saioa.