Bertan bizi diren pertsona atzerritarrek burokrazioa tramiteak errazago egin ditzaten, gaian aditua den pertsona bat ekarriko du ELAN-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeak Getariara datorren asteko asteartean, hilak 26.
Mikel Mazkiaran SOS-Arrazakeria elkarteko kidea izango da, hain zuzen, solasaldian hitz egingo duena, eta gaztelaniaz ariko dela jakinarazi dute. "Asmoa da migranteei laguntzea paperak lortzeko labirinto honetan. Gutxienez, jakin dezatela non aurki dezaketen laguntza", azaldu dute antolatzaileek.
Hitzaldia Ulpiano etxean eskainiko dute, 16:30ean hasita.