Getariako Musika Bandak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, uztailak 22, 22:00etan Bista Ona plazan.
Kontzertua gauez eta kalean izango dela azpimarratu dute bandakoek, eta kantu gehienak pop-rock estilokoak izango direla: Macarena, Sarri Sarri, Amaral...
Bakar batzuk bikotean dantza egitekoak ere izango dira: Cuando sali de Cuba, Cachito... "Jendeari, oro har, oso ezagunak egingo zaizkio melodia hauek, eta gustura entzungo dituztelakoan gaude, uda giro ederrean", azaldu dute.