The World’s 50 Best Restaurants erakundeak munduko 50 jatetxe onenen 2022ko zerrenda aurkeztu zuen astelehenean, Londresen egindako ekitaldian. Sukaldaritzaren goi mailan kokatu dute aurten ere Getariako Elkano jatetxea, zehazki, hamaseigarren postuan. Iazko zerrendan ere postu bera eman zioten. eta, duela bi urte, 30. postuan kokatu zuten Aitor Arregik gidatzen duen negozioa.
Conpenhageko Geranium jatetxea izendatu dute onena aurten –iazko zerrendan bigarren zegoen–, eta Limako Central bigarren postura igo da. Euskal Herriko jatetxeei dagokienean, Atxondoko Etxeberri erretegiari seigarren postua eman diote eta, Elkanoren hamaseigarren postuaren atzetik, 21. dago Donostiako Mugaritz.