Maite Larburuk 'Krak' diskoa aurkeztuko du larunbatean Getarian

Onintza Lete Arrieta 2022ko uztailaren 12a

Musikari hernaniarrak Bista Ona plazan emango du kontzertua, doan, gauez.

Larunbatean zuzeneko musikaz gozatzeko aukera egongo da Getarian, udako gau giroa aprobetxatuta. Izan ere, Maite Larburu musikari hernaniarrak Krak diskoa aurkeztuko du 22:00etan hasita, Bista Ona plazan. Kontzertua doakoa izango da.  

Larbururekin batera klarinetista-jotzaile Carlos Taroncherek eta Karlos Aranzegi bateria-jotzaileak osatu dute proiektua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide