“Lantza giroa” jarri da Eusko Label Ligako Coruñako Banderaren lehen jardunaldiko bigarren txandan. Bertan, olatuei ihes egiten utzi gabe, helmugara lehenak iritsi dira getariarrak; Lekittarrari 6,18 segunduko tartea aterata. Marka horiekin eta beste saioen emaitzekin, bosgarren doa Getaria Eusko Label Ligako sailkapen nagusian; hiru puntu Zierbenaren gainetik, eta zortzi puntu Urdaibairen azpitik.