Uztailaren 29an pilotazaleek hitzordu polita dute Getariako Sahatsaga pilotalekuan, 22:00etan hasita. Izan ere, eskuz binakako partidan nor baino nor ariko dira Ezkurdia eta Altuna III.a, atzean Mariezkurrena II.a eta Imaz lagun dituztela. Partida horren aurretik Egiguren V.a-Erostarbe ariko dira Salaberria-Bikuñaren kontra.
Sarrerak dagoeneko salgaindaude, bai Internetez –www.entradasfronton.com–, bai Getariako Turismo Bulegoan.