Euskolabel ligan arituko den trainerua eta tripulazioa aurkeztu dute Getarian

Gorka Eizagirre 2022ko ekainaren 26a

Datorren asteburuan hasiko da traineruen Euskolabel liga, eta estreinakoz arituko da lehian Getariako ontzia. Gaur eguerdian aurkeztu dituzte herriko frontoian egindako ekitaldian.

Iazko denboraldian lortu zuen Getariak traineruen lehen mailan aritzeko txartela. Neguko lan gogor eta isilaren ondoren, datorren asteburutik aurrera arituko da Esperantza ontzia onenen artean lehian. Larunbatean, uztailaren 2an, Bilbon izango da estropada, eta egun bat geroago, igandean, Donostian. 

Gogotsu daude Getariako Arraun Elkartea trainerua uretaratu eta lanean hasteko. Hala erakutsi dute gaur eguerdian Getariako frontoian egindako aurkezpen ekitaldia. Ontzia, eta tostatan arituko diren mutilak aurkeztu ditu zaletuen eta oro har, herritarren aurrean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide