Hitzaldia eskainiko dute Joseba Egibarrek eta Arantxa Tapiak bihar Getarian

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 23a, 13:46

Egoera politiko eta ekonomikoari buruz ariko dira hizketan EAJko bi politikariak, eta etorkizuneko erronkak ere izango dituzte hizpide.

Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak hitzaldia eskainiko dute bihar Getarian. Batzokian jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Egoera politiko eta ekonomikoari buruz ariko dira hizketan bi politikariak, eta etorkizuneko erronkak ere izango dituzte hizpide. Amaitutakoan, luntxa izango da bertaratzen direnentzat. Getariako EAJk herritar guztiak gonbidatu ditu bertaratzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide