Mater ontzi Museo Ekoaktiboak zuzendutako Zero Zabor Uretan egitasmoan parte hartzen ari dira Getariako Iturzaeta eskolako LH 2ko ikasleak. Egitasmoaren leloarekin bat eginez, zaborrik hoberena sortzen ez dena marrazki lehiaketan parte hartu dute.
Hala, itsas hondakinen arazoari eta horren konponbideari buruzko marrazkiak sortu dituzte, eta ikusgai ipini dituzte udaletxeko sarreran. Asteartean jarri zituzten ikusgai, eta gaur arte egongo dira, 12:00etatik 20:00etara. Gaia ondoen islatzen duena aukeratuko dute, eta herriko dendetan jarriko dute.