Espainiako Itsas Armadaren Juan Sebastian Elcano eskola-itsasontzia Getariatik gertu dabilela eta, Getariako alkate Haritz Alberdik itsasontziaren presentziakin desados dagoela adierazteko 2019ko uztailaren 4an Getariako Udalak aho batez adostutako adierazpenaren pasarte batzuk bere egin eta ekarri nahi izan ditu.
Alde batetik, Getariako Udalak aipatu ontziak duen Espainiako Itsas Armadaren "balio sinbolikoarekiko aurkakotasuna" adierazten duela. Bestetik, "Euskal Herriaren nazio izaera" aldarrikatzen duela udalak, eta "estatu subirano independente bat lortzeko" lanean jarraituko duela. Azkenik, "udalarentzat Espainiako Armadaren agerraldi eta erakustaldiak ez datoz bat herriaren ezaugarriekin".
Alkateak duela 500 urte Maximiliano Transilvanok idatzitako pasarte bat nahi izan du gogora bukatzeko, "gaurkotasuna" izan dezakeelakoan: "Bakea, lasaitasuna eta espeziak. Ondasun horitako lehena da guztietan handiena eta preziatuena".