Kale Nagusia zabalik egon da, baina errodajearen zenbait unetan, itxi egin dute Piepiako bidea. XX. mende hasierako arropaz jantzitako figuranteak, zaldia bat tiboliari tiratzen, eta errodajeetako hamaika aparatu ikus zitezkeen Kale Nagusitik. Eliz atarian errodatu dituzte hainbat eszena, eta bertan izan dira Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariak, aktoreei jarraibideak ematen. Alberto San Juan aktoreak gorpuztuko du Balentziaga jostuna.
Balenciaga telesailak sei atal izango ditu, bakoitza 50 minutu ingurukoa. Plataformak Espainian ekoitziko duen fikziozko aurreneko eduki originala izango da, eta gaztelaniaz ekoitziko dute.
Aurrerago Azpeitian ere errodatzekoak dira baina, momentuz, ez dute aurreratu zein egunetan izango den hori.