Getariako Iribarrena kaleko edukiontziak kenduko dituzte hiruzpalau astez, lanak direla eta

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 14a, 10:23

Lanek iraun bitartean, portuko edukiontziak erabili beharko dituzte Iribarrena kaleko bizilagunek. Ez da beharrezkoa izango txartela eguneratzea.

Iribarrena kaleko lanak tarteko, kendu egingo ditu Udal Elkarteak kale horretan kokatutako hondakinen edukiontziak. Aurrerantzean zabalik izango dituzte Iribarrenako bizilagunek portko hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak, eta beraz, ez da beharrezkoa izango txartelak eguneratzea.

Portukoak ez ezik, Herritarte kaleko edukiontziak ere erabiltzeko aukera izango dute bizilagunek. Kasu horretan bai, eguneratu egin beharko dituzte txartelak, Getariako udaletxean edo Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Era berean, Udal Elkarteak jakinarazi du txartela etxebizitza bakoitzari dagokiola, eta dagozkion bilketa puntuko edukiontziak soilik ireki ditzakeela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide