12 tantora jokatu dituzte partidak, eta Jon Galarragak eta Oihana Unanuek osatutako bikotea atera da garaile, Gorka eta Ane Lazkanoren aurka oso gutxigatik irabazita: 12-11ko markagailuarekin amaitu da partida.
Giro ederrean jokatu zuten atzo Nerea eta Andoni Pala Memoriala, Getarian. Iaz zendutako Nerea Iribar eta Andoni Galarraga herritarren oroimenez antolatu dute txapelketa, eta haiek gogoan, bi kandela apain piztuta jokatu dituzte finalak. Herriko neska-mutilak aritu dira lehian, eta harmailetan ere dozenaka herritar izan dira animatzen, festa giroan.