Gaueko 21:30etan aterako da San Juan eguneko danborrada Getarian. 11 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta kalez kale arituko den martxa zaratatsua behar bezala prestatzeko hiru entsegu saio egingo dituzte. Ekainaren 14ean, 16ean eta 21ean egingo dituzte entseguak, 21:00etik aurrera, Eskolako jolastokian.
Danborrada honetan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek herritarrak.