Atzo arratsaldean jokatu ziren Getarian, X. Floren Memorialaren finalak. Hiru partida jokatu ziren, lehenengo biak frontoian eta azkena, final nagusia, Sahatsaga pilotalekuan, Kopako finala bukatu orduko euri zaparrada hasi zuelako. Hala, Balearri eta Astillerok aterpean jokatu zuten norgehiagoka. Hasieratik, lehia estua izan zen bi taldeen artean eta hiruna berdinduta, luzapena jokatu zuten. Dena dela, luzapenean ez zen golik izan eta penaltietara erabaki zen txapelduna zein izango zen. Azkenean, 2 -1 emaitzarekin nagusitu zen Astillero.
Kopako finalean Kaia-Kaipe taldeak irabazi zuen, Xaguren aurka.
Hona hemen sailkapena
Txapelduna: Astillero
Txapeldunordea: Balearri
Hirugarren sailkatua: Iribar
Laugarren sailkatua: Txoko
Kopako txapelduna: Kaia-Kaipe
Kopako txapeldunordea: Xagu