Balearrik eta Astillerok jokatuko dute X. Floren Memorialeko finala

Onintza Lete Arrieta 2022ko ekainaren 2a

Larunbat honetan jokatuko dituzte futbito txapelketako ligako eta kopako finalak, 16:00etan hasita, frontoian. Gure Txeruk, gainera, partaide guztientzat parrillada antolatu du; 20:00etan izango da hori.

Larunbatean amaituko da X. Floren Memoriala futbito txapelketa. Orain bi aste izan ziren kopako eta ligako partidak, eta ligan Balearri eta Astillero iritsi dira finalera, Txoko eta Iribar taldeen kontra irabazita.

Kopan, berriz, Kaia-Kaipek eta Xaguk jokatuko dute finala, Haitze eta Izarri taldeak garaitu ondoren.

16:00etan hasiko dira partidak frontoian, eta aurrena ligako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Txokok eta Iribarrek. Ondoren, 17:00etan, kopako finala hasiko da; azkenik, 18:00etan izango da final nagusia.

Txapelketari amaiera ona emateko, Gure Txeru elkarteak parrillada prestatu du txapelketan futbolean aritu diren partaide guztientzat. 20:00etan izango da hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide