Bigarren urtez antolatu dute Getariako San Prudentzio Auzoan bere Ekoizle Txikien Sanpruentzako Azoka. Goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak arte egon da azoka martxan. Auzoko plazan kokatutako postuetan, jaki zein baserriko produktuetatik hasi, eta margotutako kamisetak eta otarrak ikus zitezkeen.
Pixkanaka joan dira bisitariak San Prudentziora hurreratzen. Batzuk espresuki igo dira azokara; beste batzuk, eguraldi onaz baliatuz, mendi bueltaren erdian.