Maitane Iturriozek eta Eider Amenabarrek irabazi dute Trikitilari Gazteen Getariako Txapelketa

Juan Luis Romatet 2022ko maiatzaren 29a

Trikitilari Gazteen XXI. Txapelketa jokatu zen atzo Getarian, asteburu honetan ospatu dituzte Euskal Jaien barruan. Giro ederrean aritu ziren trikitilari eta panderojole gazteak.

Asteburu honetan Getarian ospatu dituzten Euskal Jaien barruan Trikitilari Gazteen XXI. Txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean. Zaletuek ez zuten hutsik egin, eta Berdura plazan jarritako eserlekuak bete egin ziren trikitilari eta panderojole gazteen lana ikusi eta entzuteko gogoarekin. 

Bost bikotek hartu dute parte aurtengo txapelketan, eta epaimahaiaren esanetan Villabonako Maitane Iturrioz Rezolak eta Eider Amenabar Gonzalez errenteriarra izan dira onenak. 54 puntu jaso zituen bikote gazte honek egindako lanak. Bigarren saria eskualdean geratu zen: Araitz Etxaniz Azpiazu azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi Alkorta azpeitiarrak 51 puntu jaso zituzten. Hirugarren saria, berriz, Ianire Segurola Tolosa hernaniarrak eta Astigarragako Elaia Diaz Berozeko jaso zuten 48,75 punturekin. 

Argazkiak: Erun Ortiz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide