Dozenaka herritar gerturatu da Gure Txeruko umeen dantza emanaldira

Mireia Galarza Bastida 2022ko maiatzaren 27a

Bi urteko etenaren ostean itzuli dira Gure Txeruko dantzariak, eta giro ederra sortu dute frontoian. Iluntzean helduen txanda izango da.

Euskal Jaia ospatuko dute bihar getariarrek, baina gaurtik nabari da bertan festa usaina. Hain zuzen, gaur eskaini dute Gure Txeru dantza taldeko umeek emanaldia pare bat urteko etenaren ostean, eta dozenaka herritar gerturatu da frontoira. Iluntzean helduen txanda izango da, eta 22:00etan hasiko da emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide