Joseba Sarrionandia eta Aresen 'Munduari bira eman zion ontzia' ipuin ilustratua aurkeztuko dute asteartean Getarian

Onintza Lete Arrieta 2022ko maiatzaren 20a

Lana 19:30ean aurkeztuko diete herritarrei Iturzaeta aretoan; aurrez, erakusketa zabalduko dute liburuko ilustrazioekin, Gure Txeru elkartearen egoitzan, 18:00etatik 19:00etara.

Ipuin ilustratuko irudi batzuk (Ares)

Juan Sebastian Elkano eta lehen mundu biraren 500. urteurrena joko asko ari dira ematen Getarian ez ezik, baita Euskal Herri zabalean ere. Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak, esaterako, ipuin ilustratua ondu du Aristides E. Hernandez, Ares ilustratzailearekin batera, eta asteartean aurkeztuko dute lana. Munduari bira eman zion ontzia ipuina Donostian aurkeztuko dute goizena, eta arratsaldean, berriz, Getarian bertan.

19:30ean da Getariako hitzordua, Iturzaeta aretoan. Aurrez, erakusketa zabalduko dute liburuko ilustrazioekin Gure Txeru elkartearen egoitzan (Kale Nagusiko 3. zenbakian).

Ipuina 9 urtetik aurrerako irakurleei zuzendutako ipuin ilustratua da, eta mundu bira du oinarri. Pamielak argitaratu du, eta proiektuak Elkano Fundazioaren eta Getariako Udalaren laguntza izan du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide