Ohi bezala, trikitiak eta dantzak hartuko dute Getaria Euskal Jaia ospatzeko datorren astean baliatuko dituzten hiru egunetan, maiatzaren 27tik 29ra; ostiraletik igandera, hain justu. Gure Txeruren urte amaierako haurren eta helduen dantza emanaldia izango da jaietako lehen ekitaldia, ostiralean, eta azkena, berriz, San Prudentzio auzoan antolatzen duten Altza Porru ekoizle txikien azoka, igandean. Tartean, era askotako ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Horietan garrantzitsuena trikitilari gazteen txapelketa da. 21. aldiz egingo dute maiatzaren 28an, larunbata, Euskal Jai egunez. 18 urtez azpikoek har dezakete parte, eta izena emateko epea amaitzear da, ostegun hau, maiatzak 19, delako azken eguna.
Izena emateko 943-89 60 24 telefono zenbakira deitu daiteke, edo mezua idatzi kultura@getaria.eus helbide elekronikora. Informazio gehiago ere bi bide horietatik eskura daiteke, baita hemen klikatuta ere.
Maiatzak 27, ostirala:
Herriko frontoian, Gure Txeru Dantza Taldearen urte bukaerako dantza emanaldiak:
- 18:30ean, haurren dantza emanaldia.
- 22:00etan, helduen dantza emanaldia.
Maiatzak 28, larunbata, Euskal Jaia:
- 09:00etan, Gazte Alaiak taldeko txistulariak abiatuko dira kalez kale.
- 10:00etan, Musika Eskolako trikitilari eta pandero joleak ibiliko dira.
- Goiz partean, frontoian, Ekotaloak.
- 11:30ean, Musika Eskolako trikitilari haurrak Alde Zaharrean ibiliko dira kalez kale, eta plazan fandango eta arin-arin pieza bana joko dute, dantzei hasiera emanez.
- 12:30ean, plaza dantzak: jauziak, Lantzeko inauteria, polka, fandango eta arin-arinak, eta banakoa Gazte Alaiak txistulariekin, plazan.
- Bitartean, mikro irekia Irrintziak botatzeko. Irrintzi onenak saria izango du.
- 13:30ean, larrain dantza, plazan.
- 17:00etan, Berdura Plazan, trikitilari gazteen Getariako 21. Txapelketa.
- 19:00etan, Usurbilgo zanpantzarrak kalez kale eta Kuxkuxtu Txaranga giroa alaitzen. Kantu-jira.
- 22:30ean, herriko plazan, erromeria Bada Giro erromeria taldearekin.
Maiatzak 29, igandea
- 10:00etatik 14:00etara, Altza Porru Ekoizle Txikien San Prudentzioko II. Azoka. San Prudentzio auzoko plazan.