Gaurtik aurrera Getariako portuko komun publikoak urte osoan egongo dira zabalik

Onintza Lete Arrieta 2022ko maiatzaren 16a

Udalak azaldu du "herritarren eskariari erantzunez" erabaki duela hondartzako Gurutze Gorriko eraikineko komunak egunero zabaltzea. Hala, herriguneak bi komun publiko izango ditu hemendik aurrera, Kale Nagusian ere badaudelako.

Getariako portuko komun publikoak Gurutze Gorriaren eraikinean (Argazkia: Getariako Udala).

Getariako Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera urteko egun guztietan egongo dira zabalik portuko komun publikoak, zehazki, Gurutze Gorriko eraikinean daudenak. "Herritarren eskariari erantzunez" hartu du erabakia udalak, eta goizeko lehen orduetatik 20:00ak arte egongo dira erabilgarri.

Hemendik aurrera, beraz, herriguneak bi komun publiko izango ditu, Kale Nagusiaren hasieran ere badaudelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide