Apirileko azken asteburuan ospatu zituzten festak Getariako San Prudentzio auzoan eta, ohi bezala, boletoak saltzen aritu ziren. Zozketa ere egin zuten festen ondoren, baina hiru zenbaki saridunetako baten jabea agertu ez denez, berriro egin dute zozketa.
Hauxe da bigarren saria eskuratu duen zenbaki berria: 1289.