Giro ederra izan da Getarian, antxoa dastaketan

Maria Maya Manterola 2022ko maiatzaren 7a

Antxoaren bueltan, hamaika ekitaldi izango da egunotan Getarian. Arrain preziatua parrilan eta txakolinak edo sagardoak lagunduta dastatzeko aukera izan zuten getariarrek atzo, ostirala.

Argazkiak: Aritz Mutiozabal.

Ostiralean hasi eta igandera bitarte, Antxoa Eguneko ekitaldiek hartuko dute Getaria. Atzo eguerdian Balenciaga museoan harrera ekitaldia eta Zilarrezko Antxoen aipamenak egin ondotik, kalean jarraitu zuen festa giroak. 

Lehenbizi Getariako trikitilari taldearen eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia izan zen Gazte Alaiak txistulari taldearekin. Gero, antxoa parrilan egiten hasi zirenerako, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotu zuen arratsaldea. Bertaratutakoek arrain preziatua dastatu ahal izan zuten, txakolinak edota sagardoak lagunduta. 

Gaur ere izango dute getariarrek zer gozatua, goizean goizetik hasi eta iluntzera arte. Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua: 

Maiatzak 7, larunbata:

  • Goizean: Juan Sebastian Elkano III. Xake Txapelketa, plazan.

  • 10:00-14:00: Izan arrantzale 6-12 urteko umeentzat portuan, lonjan. Kofradia-itsas Etxearen eskutik, doan.

  • 10:00-11:30: itsas eskulanak.

  • 11:30-12:30: itsas esperimentuak.

  • 12:30-14:00: arrantza tailerra.

  • 11:00-14:00: saregileen lan erakusketa, Getariako lonjan Kofradia-Itsas Etxearen eskutik.

  • 11:30: Uztartze gastronomikoa. Antxoa eta Getariako txakolina Jubilatu eta Ezinduen
    Elkartean. Pili Manterolak (Iribar jatetxea), Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiakl eta Mikel
    Garaizabalek emana. Sustatzaileak: Kofradia Itsas Etxea eta Getariako Txakolina. Izena ematea bost euro, Getariako Turismo Bulegoan.

  • 18:00: Euskal Mitologia haur jokoak, frontoian (giro txarra badago, kiroldegian).

  • 20:30: Easo abesbatza, Getariako Salbatore Deunaren elizan.

Maiatzak 8, igandea. Arrantzale Eguna:

  • 11:00: Arrantzaleen meza, Getariako abesbatzak abestuta. Zuzendaria: Jesus Aldalur.

  • Ondoren: Karmengo Ama Birjinaren prozesioa eta itsas bedeinkapena, Artzapen.

  • Arrantzale zaharrei omenaldia eta hamaiketakoa.

  • 12:30: Emeterio Isastiri aitortza.

  • 12:45: Urrezko Aizkora, frontoian ( giro txarra badago, kiroldegian).

  • 13:00: Getariako musika bandaren kontzertua, parrokian. Honako piezak eskainiko dituzte: Tercio de QuitesSuite ClasicaEl Caserio, Conga del Fuego Nuevo eta Latin Gold.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide