Getariako Udalak jakinarazi duenez, "arazo larri" bat atzeman dute Balentziaga eta Erruera kaleak lotzen dituen igogailuan gaurko ikuskapenean. Hori dela eta, kableak aldatu behar dituzte erabiltzaileen segurtasuna bermatu ahal izateko, eta lan horiek burutu bitartean itxita egongo da igogailua.