Zabaldu dute Urritzaren udalekuetan izena emateko epea, Getarian

Onintza Lete Arrieta 2022ko maiatzaren 6a

Uztailaren 4tik 29ra izango dira udaleku irekiak, eta izena emateko epea hurrengo asteko igandean amaituko da, maiatzaren 15ean.

Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu du Getariako Urritza aisialdi taldeak. Udalekuak uztailaren 4tik 29ra izango dira, eta izena emateko epea, berriz, maiatzaren 15era artekoa da; hau da, hurrengo asteko igandera artekoa.

Izena emateko bi bide daude. Batetik, Gaztelekura bertaratuta –ostiraletik igandera egoten da zabalik–; bestetik, hemen klik egin eta eskuorri hori urritza.udalekuak@gmail.com helbide elektronikora bidalita.

Antolatzaileek ohartarazi dute ez dutela epez kanpoko izen-ematerik onartuko, eta harremanetarako telefonoa ere jarri dute herritarren eskura: 688 71 25 10 zenbakia da hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide