San Prudentzio festetako zozketak baditu saridunak

Onintza Lete Arrieta 2022ko maiatzaren 3a

Joan den asteburuan izan dira Getariako auzoko festak, eta han saldutako boleto irabazleak zein diren jakinarazi dute antolatzaileek.

Lehenengo saria 0830 zenbakiak eskuratu du; bigarren saria 1176 zenbakiarentzat izan da; eta hirugarren saria, azkenik, 0900 zenbakiarentzat.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, auzotarrek gogotik ospatu dituzte sanprudentzioak aurtengoan. Hemen irudi bildumak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide