Ikusmin handia sortu dute sanprudentzioek

Aritz Mutiozabal 2022ko apirilaren 30a

Jendetza erakarri zuen auzora atzo ilutzeko Prowrestling Euskadi Showak. Gaur ere jaiak aurrera jarraitzen du, euskal dantzekin, bertso bazkariarekin eta Naparjito Festarekin.

Ikusmin handiarekin abiarazi zituzten atzo iluntzean aurtengo San Prundentzio jaiak. Ikuskizun berritzailea edo behintza orain arte antolatu ohi dutenetik ezberdina egitarautu zuten jai batzordekoek, eta jendetza erakarri zuen auzora. Prowrestling Euskadi Showa iragarri zuten: borroka librea eta antzerkia uztartzen duen ikuskizuna, alegia. AEBetako pressing catch-aren anaia txikia izanik, bertaratu zirenek erruz gozatu zuten trikimailu, ostika hegalari, jauzi arriskutsu eta maskara nahiz atrezzo merkeekin. Esatari lanetan, Egoitz Lasa aktorea ere aritu zen.

Gaur, berriz, lasaiago ekin dio egunak, nahiz eta orduak aurrera egin ahala animatuz joango den. Goizean haurrentzako jokoak izan dira eta eguerdian Gure Txeru elkarteko dantzariek emanaldia eskaini dute. Uneoro txaranga aritu da kantu girotzen auzoa, eta jai batzordekoak bi zikiro erretzen ari ziren burduntzian, jarraian egitekoak ziren bertso bazkarirako.

Ondoren, Naparjito Festa izango dute TikTara musika taldearekin, eta Malakias eta Maixarekin erromeria.


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide