Getarian prestatu dute Antxoaren Eguneko egitaraua, eta ekitaldi gehienak datorren asteburuan izango diren arren –ostiraletik igandera bitartean– asteburu honetan ere egun horrekin lotutako bi jarduera egingo dituzte. Batetik, bihar, larunbata, Antxoa Eguneko IV. Bela Estropada hasiko da 10:00etan; eta igandean, berriz, Gipuzkoako Trainerilen ligako estropada jokatuko da X. Antxoa Eguna izenburupean, 11:00etatik aurrera.
Udalak herritarrei eskatu die arrantzalez jantzita hartzeko parte egitarauko jardueretan.
Egitarau zabalaz gain, asteburuan Esperanza del Mar ospitale-ontzia bisitatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute, eguraldiak laguntzen badu. Informazio gehiago eskuratzeko telefono zenbakia 943-14 09 57 da.
ANTXOA EGUNA 2022
Maiatzak 6, ostirala:
- 12:30: harrera, Balentziaga Museoan. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren, Elkano Arrantzaleen Kofradiaren lehendakariaren eta Getariako alkatearen eskutik. Zilarrezko Antxuaren aipamenak.
- 18:30: Getariako trikitilari taldearen eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia Gazte Alaiak txistulari taldearekin eta, ondoren, Benta Zaharreko Mutiko Aaiak taldeak girotuko du arratsaldea.
- 19:00-21:00: antxoa dastaketa, frontoian musikaz girotuta (antxoa parrilan, txakolinarekin eta sagardoa txotxetik).
Maiatzak 7, larunbata:
- Goizean: Juan Sebastian Elkano III. Xake Txapelketa, plazan.
- 10:00-14:00: Izan arrantzale 6-12 urteko umeentzat portuan, lonjan. Kofradia-itsas Etxearen eskutik, doan.
- 10:00-11:30: itsas eskulanak.
- 11:30-12:30: itsas esperimentuak.
- 12:30-14:00: arrantza tailerra.
- 11:00-14:00: saregileen lan erakusketa, Getariako lonjan Kofradia-Itsas Etxearen eskutik.
- 11:30: Uztartze gastronomikoa. Antxoa eta Getariako txakolina Jubilatu eta Ezinduen
Elkartean. Pili Manterolak (Iribar jatetxea), Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiakl eta Mikel
Garaizabalek emana. Sustatzaileak: Kofradia Itsas Etxea eta Getariako Txakolina. Izena ematea bost euro, Getariako Turismo Bulegoan.
- 18:00: Euskal Mitologia haur jokoak, frontoian (giro txarra badago, kiroldegian).
- 20:30: Easo abesbatza, Getariako Salbatore Deunaren elizan.
Maiatzak 8, igandea. Arrantzale Eguna:
- 11:00: Arrantzaleen meza, Getariako abesbatzak abestuta. Zuzendaria: Jesus Aldalur.
- Ondoren: Karmengo Ama Birjinaren prozesioa eta itsas bedeinkapena, Artzapen.
- Arrantzale zaharrei omenaldia eta hamaiketakoa.
- 12:30: Emeterio Isastiri aitortza.
- 12:45: Urrezko Aizkora, frontoian ( giro txarra badago, kiroldegian).
- 13:00: Getariako musika bandaren kontzertua, parrokian. Honako piezak eskainiko dituzte: Tercio de Quites, Suite Clasica, El Caserio, Conga del Fuego Nuevo eta Latin Gold.