Ostegunean banatuko dituzte Literatur Lehiaketako sariak

Aitziber Arzallus 2022ko apirilaren 25a

Udaletxeko areto nagusian izango da ekitaldia, 18:30ean hasita.

Hasiera batean apirilaren 22rako iragarri zuten arren, azkenean ostegunean banatuko dituzte Getariako Literatur Lehiaketaren sariak. Udalak antolatzen du lehiaketa eta aurtengoa 21. edizioa izan da. Getariarrek bakarrik izan dute parte hartzeko aukera, lau mailatan bereizita: LH3-LH6 arteko ikasleena; DBHko lehenengo ziklokoa (12-14 urte); DBHko bigarren ziklokoa (14-16 urte); eta 16 urtetik gorakoena. 

Sari banaketa ekitaldia udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide