Elkanoren mundu biraren inguruko bisita gidatuak hasiko dituzte larunbatean

Iñigo Gaiton 2022ko apirilaren 20a

Antzeztutako bisita gidatuen bitartez, Elkanoren mundu biraren inguruko kontuak ezagutzeko aukera izango dute interesatuek. Uda guztian eskainiko dituzte bisitak.

Getariako Turismo Bulegoak antolatuta, antzeztutako bisita gidatuak egingo dira Getarian larunbatetik aurrera, Elkanoren mundu biraren nondik norakoak azaltzeko. 11:00etan euskaraz egingo da bisita gidatua, eta 12:00etan gaztelaniaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, uda guztian zehar eskainiko dituzte bisita gidatuak, eta hau da egutegia: 

Ordua: 11:00etan euskaraz, 12:00etan gaztelaniaz.

Egunak: apirilak 23, maiatzak 7 eta 21, ekainak 4 eta 18, uztailak 2, 16 eta 30, abuztuak 13 eta 27.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide