Getariako Ituzaeta herri eskolako argiztapen instalazioa zaharkituta gelditu dela iritzita, hori berritzeko erabakia hartu du Getariako Udalak, eta, gainera, indarrean dagoen araudira egokitzen den hobekuntza energetikoa kontuan hartuta berritu nahi du. Hori dela eta, argiteria azpiegitura berritzeko lanak lehiaketa publikora atera ditu. Hil honetan erabakiko dute nork gauzatuko dituen lanak, eta egin, udan egin beharko dituzte, eskola itxita dagoen garaian hain zuzen; zehazki, ekainaren 24tik eta abuztuaren 31 bitartean. Kontratua gauzatzeko aurrekontua 53,901.73 eurokoa dela ere jakinarazi du udalak, baina adjudikazioaren prezioa alda daitekeela, enpresen eskaintzaren arabera.