Getariako Udalak jostunak behar ditu Elkanoren Lehorreratzea prestatzeko

Aitziber Arzallus 2022ko api. 15a, 16:10

Animatzen diren herriko jostunek turismo bulegoan eman dezakete izena hilaren 24ra bitartean, bertara joanda, 943-14 09 57 telefono zenbakira deituta edo 'infoturismo@getaria.eus' helbidera idatzita.

Irailaren 6an Elkanoren Lehorreratzearen bosgarren mendeurrena izango da, eta Getariako Udala buru-belarri ari da hitzordu horretarako prestaketetan. Jakinarazi duenez, azken hilabeteotan herritarrekin hainbat aldaketa adostu ditu; besteak beste, jatorrizko herrialdeetako hiru lagun gehitzea tripulazioan, eta kontinenteen ordezkaritza zabaltzea eta zehaztea.

Orain, duela 500 urte janzten zituzten arropak nolakoak ziren ikertzen ari udala hango eta hemengo hainbat museoren laguntzarekin. Behin hori egindakoan, herriko jostunen laguntza beharko du arropa horien patroiak egin eta Lehorreratzean parte hartuko dutenentzat jantziak egiteko. Horretarako, herriko jostunei lan horretan parte hartzeko deia egin die; "beraien jakintza eta abilezia behar ditu herriak Elkano eta mundu biraren mendeurren hau janzteko".

Animatzen diren herriko jostunek turismo bulegoan eman dezakete izena hilaren 24ra bitartean, bertara joanda, 943-14 09 57 telefono zenbakira deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide