Biharko eta astelehenerako antolatu dituzten bisitetan 'Elkanoren Getaria' ezagutzeko izango da: lehen mundu biraren inguruko xehetasunak, bere ondarea eta abar. Apirilaren 23rako antolatu dutena, berriz, bisita antzeztua izango da, eta honela dio azalpenak: "Ezagutu lehen mundu biraren historia Elkanorekin batera balentria hau burutu zuen Barakaldoko Juan Zubileta txalupa mutilaren eskutik". Bisiten inguruan informazio gehiago behar duena turismo bulegoarekin jar daiteke harremanetan, 943-14 09 57 telefono zenbakira deituta edo 'infoturismo@getaria.eus' helbidera idatzita.