Otsailaren 25ean hasi du aurten bidea Euskarazko Film Laburren XIX. Zirkuituak, hau da, Laburbirak, eta apirilaren 4an amaituko da, 30 herritan ibili ondoren. Azken txanpan sartu da, beraz, eta hain justu, Getarian igande honetan emango dituzte euskarazko bederatzi film labur Iturzaeta aretoan, 19:00etan hasita.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan, hiru euroan, baina emanaldiaren aurretik ere Iturzaetako leihatilan erosteko aukera egongo da.
Hau da eskainiko dituzten bederatzi film laburren zerrenda:
- Serendipa (Iban del Campo)
- Itsasoaren mugimendua (Alba Romera eta Rony Levoz)
- Lanbroa (Paula Iglesias)
- Falta zaizuna (Jose Luis Lopez)
- Hurrengo geltokia (Naia Aizpurua)
- Rewind (Amaia San Sebastian)
- Turnoka (Aitor Alberdi)
- Subandilla (Josu Martinez)
- Itsaso (Sergio Martinez)