Getariako gazte asanbladak bi kontzertu antolatu ditu Korrika Kulturalaren barruan gaur gauerako. Hala, Gaztetxeko oholtzara igoko dira, 23:00etatik aurrera, Ginger eta Keia taldeak.
Zarauztarrek osatzen dute Ginger: Andrea Lopetegik (baxua), Jone Azkoagak (gitarra), Nerea Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Gorka Larrañagak (bateria). Keiako abeslaria ere zarauztarra da, Ane Arruti. Haren kideak, berriz, Egoitz Olalde (bateria), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra).
Keia bere aurreneko lana aurkezten dabil: Erregaia diskoan bildu dituzten abestiak, hain zuzen.
Kontzerturako sarrerek bost euro balio dute, eta Gaztetxean bertan erosi beharko dira.