EIBEren ekimena aitzakia hartuta, ordubetetik gorako dantza saioa egin dute Getariako plazan elkartu diren dozenaka herritarrek, eta eguraldi bikaina lagun, haiei begira egon dira beste horrenbeste eta gehiago.
EIBE elkarteak Elkar+ekin dantzan! Euskal Herri mailako ekimena jarri du martxan, elkarteek militantziatik egiten duten lana aldarrikatzeko eta babesteko helburuarekin. Ekimen horren barruan, gaur egurdian 'Martxa baten lehen notak' abestia mutxiko eran dantzatu dute Euskal Herri guztiko ehunka herritan, eta baita Getarian ere.