Getariako Pepita Enbil musika eskolak txalaparta ikastaroa antolatu du apirilaren 25etik ekainaren 13ra bitartean, eta matrikulazio egunak ere zehaztu ditu: martxoaren 28an, astelehena, eta 29an, asteartea, izango dira. 15:30etik 18:30era eman beharko da izena telefonoz 943-14 03 37 telefono zenbakira deituta. Idatziz ere badago aukera, idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus helbidera idatzita.
Ikastaroa astelehenero egingo dute, 19:15etik 20:15era, musika eskolan bertan.
Gazte zein helduentzako da ikastaroa, eta 40 euro kostako da matrikula.