Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute bihar Getarian

Aitziber Arzallus 2022ko martxoaren 9a

Jubilatuen elkartean lehiatuko dute kanporaketa, 22:00etan hasita. Parte hartu nahi duten bikoteek hogeina euro ordaindu beharko dute.

Bihar gauean Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute Getarian; hain zuzen ere, jubilatuen elkartean, 22:00etan hasita. Parte hartu nahi duten bikoteek hogeina euro ordaindu beharko dute, eta onenentzat sariak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Herriko kanporaketa gainditzen duten bikoteek, herrialdekoa jokatzeko aukera izango dute martxoaren 26 eta 27ko asteburuan. Euskal Herriko finala, berriz, Baigorrin (Behe Nafarroa) jokatuko dute apirilaren 9an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide