Mariñak Getariako talde feministak beren bileretan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Onintza Lete Arrieta 2022ko martxoaren 8a

Taldean kide gutxi direla eta, aurtengo Martxoaren 8an ezin izan dute herrian protestarik antolatu. Horregatik, herritarrei dei egin diete gaur eskualdean nahiz Donostian izango diren manifestazioetan parte hartzera, eta baita beren bileretara bertaratzera ere.

Getariako talde feminista da Mariñak, eta gaurkoa egun garrantzitsua izan arren egutegian, herrian ez dute protesta ekintzarik eta bestelakorik egingo. Azaldu dutenez, taldean emakume gutxi dira, eta horregatik, gaur eskualdean nahiz Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Jakinarazi dutenez, beraiek Donostiko protestan izango dira – 18:30ean hasiko da manifestazioa Antiguako tunelean–.

Horrez gain, taldea sendotu ahal izateko beren bileretara joatera deitu dituzte Getariako emakumeak: "Mariñak  taldea herritarrei zabalik dago, eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.  Asteartero elkartzen gara Gaztetxean, 18:30ean". Mezu bidez harremanetan jartzeko, berriz, marinak.gtf@gmail.com da helbide elektronikoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide